Etxeko garbiketa zerbitzu profesionala eta zure etxeko mantenua.

Plazer bat da etxera iritsi eta dena garbi eta txukun aurkitzea. Logelako oheak eginak, sukaldea berria balitz bezala aurkitzea, bazkari edo afariak egin berri izateak eta nahi izan ezkero erosketak ere gure kontu utz ditzakezue. Bukatu dira etxeko eztabaidak, nork egingo duen hau, nork bestea… Gu arduratuko gara zure etxea txukun uzteaz.

servicio domestico y limpieza del hogar en donostia san sebastian

Adineko pertsonen zaintzarako espezializatuak dauden profesionalak dauzkagu: (sendagilearengana laguntzea, erosketak egitera, paseoak ematera, otorduak egin, kontrolatu eta medikazioa ematea), baita menpekotasuna duten pertsonen zaintza ere.

  • Asistenta orduka: Asteko edozein egun eta orduetan
  • Externak: Astelehenetik igandera, urteko 365 egunetan, kontratatu nahi diren orduak.
  • Internak: Eguneko 24 orduak, zure etxeko zainketarako, garbiketa orokorra, otorduak eta behar diren gainontzeko etxekolanak.
  • Plantxa eta iragazketa: Arropa zikina jasotzen dizugu eta garbia itzuli plantxatuta (tindategi zerbitzua). Zerbitzu hau zure etxean bertan ere egin dezakegu orduka kontratatuz. Espezializatutako enpresa garen bezala, zure esanetara jartzen gara eta arropen garbiketa, alfonbrak, toaiak, gortinak, etab. garbituko dizkizugu.Gure ezagupenak eta beharrezko baliabideak jartzen ditugu, mota guztietako arropetan. Asebetetze maila bikaina bermatzen dugu, bereziak diren jantzi horietan ere.
  • Haurren zaintza: Pertsonal oso aditua daukagu haurrak eskolara eraman eta jasotzeko, behar den orduetan zaintzeko, egunez, gauez eta baita astebukaeratan ere.
  • Sukaldariak: Erosketak egiten ditugu, baita otorduak prestatu ere.
solicitar presupuesto